Argi dago teknologia berriek taldeko lana errezten dutela, batez ere distantzia tartean dagoenenan. Baina, nire ustez, erabakiak hartzea zaildu edo moteldu egiten du. Zaila da taldekde guztiak batera lan egitea eta erabakiak hartzerakoan erantzunak ere ez datoz berehala.Eta zailagoa taldekideek ez dutenean elkar ezagutzen; ez dakigu nola ewrantzungo duten gure proposamen bati, nla egiten duten lan...Aurrez-aurre egoterakoan eztabaidak azkarragoak eta aberasgarriagoak dira ( egia da, batzuetan, eztabaidan luzatu zaitezkela alferrik) eta, batez ere, besteen erreakzioak ikusten dituzu, bere keinuak proposamen baten aurrean.Dena den abantaila handia da eta askatasun handia lan egiteko norberak ahal duenean.
Ikasleentzat ere, tresna oso erabilgarria izan daiteke google docs, batez ere DBHn. Baina ezin ditugu gure zailtasunak ahaztu horrelako lan bat bidaltzen diegunean. Guretzat zaila bada antolatzea zer esanik ez beraientzat. Argi dago elkerrekin lan egiteko estrategiak irakatsi behar dizkiegula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario